Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ONDA CERO irratian

Euskaraldiaren balorazio positiboa egin du Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak

Guztira 6.634 entitatek eman dute izena Euskaraldiaren hirugarren edizioan, 8.563 egoitzatan ariguneak (euskararen erabilerarako guneak) sortu dituztenak, eta 161.099 lagunek eman dute izena. Ostiral honetan, 'ahobizi' eta 'belarriprest' egiteko deia egin dute, kanpainaren eta kanpainaren artean 2022ko edizioan egindako urratsei jarraipena emateko. Gaur Euskaraldiaren azken egunean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailbuari elkarriketatu diogu.

Onda Cero Bilbao

Bilbao | 02.12.2022 14:22

Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaierara iritsi da gaur, abenduak 2, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, eta Bigen Zupiriak "oso balorazio positiboa" egin du, jendartean finkatu eta egonkortu den ariketa soziala izan delako.

Bingen Zupiria Eusko jaurlaritzako bozeramaileak urte hauetan euskararen normalizazioaren mesedetan eman diren aurrerapausuetan egin du azpimarra.

Txapa eramatearen garrantzia azpimarratu du, euskaraz egiteko aukerak bistaratze aldera. Izan ere, aurreko urteetan baino jende gutxiagok jantzi omen du bereizgarria. Txapak ikusterakoan babestuta sentitzen garela eta estres linguistikoa murrizte dela diote Euskaraldiaren ikerketek.